XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Logrono`ra 44 kilometro daude.

Erri au bi kale luzeak osatzen dute; etxeak arriz eta lurrez egiñak agertzen zaizkigu; margoz gorri-antxa.

Mendi aundiak, baso galantak eta arkaitz-tarteak bertan ikusten dira.

San Lorenzo`ren gallurra maiz txuri agertzen da.

Berzeo, San Millan`dik bizpairu kilometrora dago, Naxera`ko erregebidea erditik dijoakiola; beste 422 bizilagun ditu.

Joan dan gizaldian egindako eliza, erri barruan dago; lengoak ibaia ondoan zeukan eta ugolde batek ondatu zuan.

Aurrez aurre jaiotza batean bezela, Estollo errixka dago, bere 318 biztanlekin.

Iru erri auek larre, mendi ta baso gauzetarako, alkarte bat osotzen dute.

Iruek 3.800 pagadi ektareai etekiñ ederra ateratzen diete; urtero iru edo lau milloi.

Basoak berritzen dijoaz, batez ere Estaduaren laguntzarekin.

Bide berri bat, San Lorenzo`tik barrena Ezkarai`ra egiten ari dira; esango nuke oso aurreratua dagola.

Bide ortan, San Millan`dik bizpairu kilometrora, Rio izeneko auzoa dago, oso bazter polita ibaiaren ondoan; etxe asko kutsu aundikoak erdi-erorian daude, Karmen izeneko eliza bertan dauka.

San Millan erria, oso goien dago.

Lekaidetxe berria 640 metro goran, eta goiko lekaidetxe zarra, 820.

Erri ontan danon beiak, batera bilduta, larrean bazkatzen dituzte; eunen bat gutxi-gora-bera.

Gizon geienak, nekazariak dira; ba daude bizpairu unai ere; besteak, basoan; eta ardiekin lau artzai.

Errotan lau langille dabiltz.

Batzuek, botillentzat sareak egiten.